BERRI TXARRAK​

BERRI TXARRAK:

Berri Txarrak Lekunberrin (Nafarroa)1994an sortutako rock estiloko musika hirukotea da. Taldeak 2019rako etenaldi mugagabea iragarri zuen. Hamabi disko, bilduma-lan bat eta dokumental bat argitaratuak ditu, ale bakoitzean jarrera eta garapen etengabea erakutsiaz. 25 urtez, bere entzuleria zabala ezustean harrapatzen eta etengabe bide berriak irekitzen aritu da, erosotasun artistikotik ihesi.Euskal Herritik kanpo oihartzunik handiena izan duen rock metal estiloko taldea da, zuzenekoetan eta beraien laneta punk eta hardcorea, maitasunetik amorrurainoko sentimenduak jorratu izan dituztelarik.

MUSIKA MOTA: Nu metala, metal alternatiboa eta rock alternatiboa.


  • TALDEKIDEAK:
  • Gorka Urbizu- ahotsa eta gitarra.
  • Galder Izaguirre- bateria (2010etik).
  • David Gonzalez – baxua (2008tik).

IBILBIDEA:

Hasiera batean, Gorka Urbizu (ahotsa eta gitarra), Aitor Goikoetxea (bateria), Mikel Lopez Rubio (baxua) eta Aitor Oreja (gitarra) laukoteak osatzen zuen taldea, baina azkenak 2004ean taldea utzi eta hirukote bilakatu ziren.

Gor diskoetxearen arabera, rocketik abiatuta, poparen sentsibilitatea zein metal menderaezinaren indarra jasotzeko gai dira Berri Txarrak, hardcorearen amorrua eta jarrera zein punk-rockaren energiara hurbilduz nahi ahala. Gainera, mezua zaintzen duen taldea da, inkonformista eta kritikoa, ukitu poetikoz zipriztindua. Nazioarte mailan Berri Txarrak euskal rock gogor talderik arrakastatsuenetakoa da


 

DISKOGRAFIA:

-Berri txarrak (1997)

– Ikasten (1999)

– Eskuak/Ukabilak (2001)

-Libre (2003)

-Jaio.Musika.Hil (2005)

-Payola (2009)

-Haria (2011)

-Denbora Da Poligrafo Bakarra (2014)

-Infrasoinuak (2017).