HUNTZA

HUNTZA:

Huntza taldea 2014an Bilbon sortutako musika taldea da, unibertsitate giroan elkartutako 6 gazte gipuzkoarrek osaturikoa.Huntza 2014an Bilboko kaleetan sortutako musika taldea da. Taldekideak ostegun iluntzeetako trikipoteo eta Eguenero elektrotxarangan ezagutu eta noizean behin elkartzen hasi ziren ondo pasatzeko asmotan. Taldeari forma ematen joan ziren heinean, kantuak konposatzen hasi ziren, bakoitzak bere esperientziatik jasotakoa elkarbanatuz. Taldearen lehen agerpena 2016ko martxoaren 8an izan zen, Harro gaude kantua plazaratuz. Abesti honekin oholtza gainera salto egin zuten lehen emakumeak omendu zituzten. Hasiera apal honek, ateak ireki zizkien jarraian etorriko ziren kontzertu eta agerraldiei.

MUSIKA MOTA: Trikiti, pop eta ska.


TALDEKIDEAK:

Josune Arakistain Salas (Lastur, Deba, trikitilari eta ahotsa), 2013 eta 2014-ko Euskal Herriko Trikitilari Gazteen txapelketaren irabazlea.

Uxue Amonarriz Zubiondo (Hernani, pandero eta ahotsa)

Aitor Huizi Izagirre (Hernani, biolina)

Aitzol Eskisabel Ruiz (Ataun, gitarra)

Inhar Eskisabel Ruiz (Ataun, baxua)

Peru Altube Kazalis (Arrasate, bateria).

DISKOGRAFIA:

Ertzetatik

Ertzetatik (2016)

    • Iñundik iñoare

    • Kalabazak

    • Aldapan gora

    • Ipuinetan

    • Zarako apretak

    • Herri Unibertsitatea

    • Hautsetatik

    • Gauerdiko biolinak

    • Gaztetxeak bizirik

    • Harro gaude

    • Beste bat

    • Parent(h)esiak

Lumak

-«Lumak» (2017)

    • Elurretan

    • Zer izan

Lasai lasai

  • «Lasai lasai» (2018)

    • Lasai lasai

Xilema

-«Xilema» (2018)

    • Deabruak gara

    • Lasai, lasai

    • Zelatari

    • Promesetan

    • Imajina

    • Buruz behera

    • Olatu bat

    • Arin arina?

    • Ilusioz bete

Ezin ezer espero

-«Ezin ezer espero» (2021)

    • Odoletan

    • 17:21

    • Izan nahi dut

    • Haizeak

    • Poema nekatu bat

    • Punta punte bi

    • Damutu asko

    • Agur Itaka