SKABIDEAN

SKABIDEAN:

 Skabidean 2012. urtean Iruñean sorturiko ska, reggae eta rocksteady taldea da. Orduz geroztik, 200 kontzertu baino gehiago eman ditu Euskal Herriko geografia osoan zehar. 2018. urteko azaroan Xantik, taldearen jatorrizko baxulariak, taldea utzi eta Xabi sartu zen bere lekuan. Jarraian, 2019. urtean taldeak berritze-prozesu bati ekin zion, honen emaitza «Skabidean & The Black Birds» izenarekin bataiatu zen proiektua izanik. Hala, taldearen egitura berria hiru emakumezko abeslarirekin osatu zen. Hortaz, egun taldeak 11 kide ditu, teknikariak kontuan hartu gabe. Hala ere, 2020. urterako taldeak jatorrizko Skabidean izena berreskuratu zuen, The Black Birds abeslari-hirukotea behin betiko barneraturik.

MUSIKA MOTA: Ska, early reggae, rocksteady eta reggae.


TALDEKIDEAK:

-Tasio (ahotsa)

-Garatea (gitarra)

-Antonio (bateria)

-Xabi (baxua)

-Niko (tronpeta)

-Martinez (saxoa)

-Imanol (teklatua)

-Julen (tronboia)

-Idoia (ahotsa)

-Lorena (ahotsa)

-Claudia (ahotsa)

DISKOGRAFIA:

-Maketa (2015, Iruñeko Sound of Sirens estudioan)

-Skabidean (2017, Arbizuko Estudio Bat! estudioan)

-Bideak darrai (2018, Barañaingo Nabean, Sustraian Records zigiluaren eskutik; Bilboko Euridia estudioan masterizatua)

-Maravillas Sozial Club (2018, Iruñeko Alde Zaharreko Maravillas Gaztetxean, Martiren eskutik). Larrialdi Musikako Laborategia izeneko proiektuarendako muntaturiko estudio batean grabaturiko bertsio-bilduma, hainbat abeslariren parte-hartzearekin.

-Izaera (2020, Andoaingo Garate Studiosen, Kaki Arkarazoren eskutik).