TREMENDA JAURIA

TREMENDA JAURIA:

Tremenda Jauría Madrilgo bi neska eta bi mutilek osatzen duten musika talde bat da. Cumbia eta reggaeton estiloko musika egiten dute, konpromiso sozial eta politikoz beteriko letrekin. 2016an egin zuten euren lehen albuma, Mordiendo izenekoa. 2017an Con Tol Deskaro diskoa kaleratu zuten. Tremenda Jauría aktibismo sozialetik eta partekatutako proiektu politikoetatik datorren musika taldea da. Gainera, taldeko hiru partaide elkarrekin bizi izan dira urte batzuetan. Gaienra, haietako bik musikaren munduan profesionalki lan egin dute, hainbat artistarekin jotzen. Lauren zaletasuna gehitzean (cumbia eta reggaeton), Tremenda Jauría sortu zen. Partaideen identitateak anonimoak dira. Kontzertuak egiten dituztenean, hasieran maskarak daramatzate aurpegian baina abesten hasi baino lehen kentzen dituzte. Euren abestien generoa reggaeton feminista dela aldarrikatzen dute, askotan genero honek duen fama matxistatik aldendu nahian. Euren helburuetako bat reggaetonaren aurreiritziaren kontra borrokatzea da, haien hitzetan «reggaetona bandoz aldatzea: matxismotik feminismora ekartzea».

MUSIKA MOTA: Cumbia, Reggaeton eta musika elektronikoa.

TALDEKIDEAK:

-Mc Chucho (Ahotsa, gitarrak, txarangoa eta ekoizpen elektronikoa)

-Mc Aihotz (Ahotsa, güiroa eta ekoizpen elektronikoa)

-Mc Larrata (ahotsa, baxua, akordeoia eta ekoizpen elektronikoa)

-DJ galga (DJ eta artwork)

DISKOGRAFIA:

-Mordiendo (2015).

-Cuentas pendientes (2017)

-Codo con codo (2018)

-IV (2019)

-Directxs al Colapso (2021)